Segurako Udala. Turismo saila

Goibururako irudi 1
Goibururako irudi2
Goibururako irudi3
  • Segurako bizimodua erdi aroan

    Alfontso X.ena erregeak Segurari emandako fundazio foruak zenbait pribilegio eskaintzen zizkion hiribilduari: biztanle guztiei askatasun estatutua aitortzen zien

    Hiribildua izatearen abantailak: Merkataritza pribilegioa, bidesaririk eta zergarik eza.
     

    Alfontso X.ena erregeak Segurari emandako fundazio foruak zenbait pribilegio eskaintzen zizkion hiribilduari: biztanle guztiei askatasun estatutua aitortzen zien. Honek defentsa eta justizia ziurtatzeaz gain, eroste eta saltze askatasuna (merkataritza askatasuna), herritar bakoitzak bere ondasunez askatasunez baliatu ahal izatea, suposatzen zuen, zergak eta petxak ordaindu beharrik ez izateaz gain.


    Horrez gain, Gasteizko Forura bilduta zeudenek (Segura kasu) bidesaririk ez zuten ordaindu beharrik izaten Gaztelako erreinu guztian.
    Beste zenbait eskubide ere bazituzten ordea bertako biztanleek, hala nola;
    - prozesatu zegoenari immunitatea eman zitzaion fidantza baten truke.
    - alkatea aukeratzeko eskubidea eman zitzaien
    - soldaduskara ez joateko eskubidea eman zitzaien

    Gizartearen osaketa:
    Gizartearen osaketari dagokionean, hiribilduko gizarte taldeak honela banatzen ziren:
    1.- Kapareak, zaldunak eta ezkutariak: hauek zergak ordaintzetik at zeuden taldea osatzen dute. Pribilegio dunak dira eta askotan, herri gobernuan kargu ezberdinak hartu ohi zituzten.
    2.- Laborariak: kopuruz, giza talderik ugariena zen eta zergak ordaintzera derrigortuta egoten ziren.
    Gerora. hiribildua garatzen joan zen heinean, beste giza talde batzuk ere agertuz joan ziren, besteak beste merkatariak, artisauak eta letradunak.
    Guztietan talderik txikiena kleroak osatutakoa izango zen.

    Gremioak:
    Gremioak, sektore (lan mota) berdinean lan egiten zuten pertsonen elkarteak ziren, eta langileen eskubideak defendatzeko helburuarekin sortuak izan ziren.
     

    Kofradiak:
    Gremioen antzera Kofradiak pertsonen elkarteak baziren ere, hauek erlijioarekin oso lotuak izaten ziren. Normalean santuren baten izena izaten zuten eta ekintza eta prozesioak antolatzen zituzten bere omenez.