Segurako sarrerako bide aurrean aurkitzen da humilladero ermita hau. Herriko arresi ate ondoan eta Errebalaren aurrean.
Alboan iturri eta alberga zahar bat ditu. Iturri honek ermitaren zerbitzurako osasun bitartekotasuna egin izan du.
Gaur egun bide ondoan ageri den burdinazko ate handiko humiladero honek bere barruan egurrezko gurutze handi bat babesten du.
Gurutzea bera egurrezkoa da; eta garai bateko ermitaren adierazgarri da. Ermita hau desagertu zen Segurako herriak jasan zuen sute batean. Eta, berriro oraingo hau eraiki zuten, 1802an. Baina hilerri erdian dagoen harrizko gurutzea izan zitekeen lehenengo ermitaren oroigarria.
Bere jatorrian, fede erromesen beharrei erantzuteko, Santa Kutz izeneko ermitan izan ziteken. Alboan iturria, aurpegia, eskuak edo oinak garbitzeko damutasunaren adierazgarri. Eta ermitaren aurrean damutasunezko otoitzaldia egin ondoren, beren promesak eta opariak barrenera bota ohi zituzten.
Gurutze honen aurrean, hildakoak hilerrira eramatean, honen aurrean galditu egin ohi ziren eliztarrak, barkamen eta piztuera eskariak egiteko. Baita ermesteratzen zirenak ere, joan-etorri osasungarria izateko. Gero, itzultzean esker onez eta opariekin agertzen zirelarik.