XVIII. mende hasiera
Jauregiko Portalea beheko kantoairen ekialdeko muturrean kokatzen zen, Zeraingoaren parean. Bere izena aldameneko etxearen jabeengatik datorkio, Jauregi familia, zeintzuk urte askotan atea ireki eta ixtearen arduradunak izan ziren. Honako Portalea garrantzi gutxiago zuena zen eta bertatik baratzetara iristen zen. Horregatik ezagutzen zen Portale Txiki (“El Portal Chico”) edo Azpillagako Portalea bezala.
Gaur egun Portalea ia ez da nabarmentzen aldameneko eraikuntzarekin estalita baitago. Hasiera batean Portalea bakarrik zegoen puntu erdiko arku oso altu batekin. Itxura hau XVIII. mende hasieran egindako berrikuntzarekin emango zaio, etxeko jabeari baimena ematen zaionean etxea Portalearen gainetik handitzeko zutabeak euskarri izango diren hegalarekin, beranduago erdi itxiak izango direnak. Horren truke etxeko jabea ia erorita zegoen Portalearen berreraiketaz arduratuko da.