Oso egoera onean kontserbatuta dagoen horma bitarteko hiri-jauregien adibide on bat. Ziur aski Beresiartu leinuaren kide batengatik eraikia izan zen XVII. mendearen erdialdean, aurrealdea lehengo Plaza Zaharrari irekitzen delarik. Beranduago Balenzegi donostiar familiarentzat pasa zen, hortik datorrelarik gaur egungo izena.
Aurrealdeak oso konposaketa egokia du beranduago irekitako bao batzuengatik puskatzen delarik soilik. Sarrera nagusia dobela handiak dituen erdi-puntuko arku oso altu baten bitartez osatuta dago. Gainontzeko baoak moldura desberdinez eta burdin sare barroko aberats baten bitartez apainduta daude. Aurrealdearen goikaldean armarri xume bat du 1543. urtea adierazten duen kartelarekin, nahiz eta mende bat beranduago egina izan.
Arkuaren bitartez harrizko eskailera eta balkoidun eskailburua duen atari handi batera sartzen da, non bao errenazentista batzuk irekitzen diren.
Eraikuntzaren atzealdean pilastra landuak ditu hegal handi baten euskarriak direlarik, gaur egun erdi estalita egon arren.