Jauregi hau Segurako inguru dotoreenetako batean kokatzen da. Gertu hiribilduaren sarreretako bat zegoen, Goiko edo Gaztelako Portalea, urez hornitzen zuen putzua edo Belengo Amaren Santutsua, bere koadroa jauregiaren horman kontserbatzen delarik. Bere izena dirudienez eraiki eta bertan bizi zen familiarena zen.
Gaur egungo etxebizitzak bi eraikuntza une desberdinak erakusten ditu. Beheko solairua XVI. mende hasierakoa da, harri-hormaz egina eta geroago zarpeatuta. Bertan irekiko da sarrerako erdi-puntuko arkua, dobela handiekin, erdi moztuta eta oso fin landutako zutabetxoak euskarri dituelarik. Leihoek hasiera batean burdin sarea izango zuten gaur desagertuta badaude ere.
1645ean jauregia kaltetuta suertatuko da sute baten ondorioz. Ondorioz, berreraikiko da eta adreiluzko goiko bi solairuak egingo dituzte. Solairu noblean balkoiak irekiko dira burdin sare barroko aberats eta desberdinarekin familiko armarri handi baten inguruan. Goikaldean galeria luzea nabarmentzen da hamazazpi arku bikoitz terrakotazko motibo landu desberdinekin apainduta (arkitektura errenazentista) eta bukaeran adreiluzko erlaitza eta teilatu-hegala.