Segura, Gipuzkoako hegoaldean dago kokatua, Goierri eskualdean. Mendiz eta naturaz inguratuta eta Euskal Herriko hiri garrantzitsuenetatik gertu.
Madurako pasealekua eta Oria ibaia biodibertsitateari erreparatuz oso aberatsak dira. LIC/ZEC izendapena du Oria garaia izendapena duen eremuak, bertan dagoen fauna eta landareriari esker.
Segurarekin muga egiten duten herriak hauek dira: iparraldera Mutiloa, hegoaldera Zegama, ekialdera Idiazabal eta mendebaldera Zerain. 9,5km2ko azalera dauka eta itsasoaren mailatik 240 metrotara kokatua dago.
Inguruko mendien artean Aizkorri (1528m) eta Txindoki (1346m) dira aipagarrienak. Herrian bertan berriz, Santa Barbara (724m) eta Maudinamendi (786m) aurkitzen dira, besteak beste.
Euskal Herriko hiribururik garrantzitsuenak gertu ditugu: Donosti 53 km, Gasteiz 73 km, Iruña 76 km, Bilbo 96 km, Baiona 105 km.